Banksy grafitigile ezagunak obra berria zabaldu du, oraingoan, Londresko metroan; bere burua grabatu du, mezu argi bat zabalduz: erabili maskara. Bideoan ikusi daitekeenez, grafitigilea desinfekzio ekipoarekin mozorroturik sartzen da metroan, eta bertan, hainbat marrazki txertatzen ditu, besteak beste, maskarekin jolasten duten arratoiak eta bere izena. Amaieran, Chumbawamba taldearen Tubthumping kantua entzun daiteke: "I get lockdown, but I get up again" (Giltzapetuta gelditu naiz, baina berriro altxako naiz).

 

Banksyren mezua Londresen: erabili maskara

2020/07/15