Birala bihurtu da Banksy kale artista ospetsuaren ateraldia. Londresko Sotheby's enkantean ahozabalik utzi zituen grafitigileak, bat-batean, Girl with Balloon margolana autosuntsitu egin zenean. Obra milioi bat euroren truke saldu berri zen, eta salmentarekin batera suntsitu zen, bertan zeuden guztiak zur eta lur utzita. Minutu gutxietara, Banksyk berak zabaldu du 2006an margolanari atzetik ezarritako autosuntsitzeko mekanismoa; egilearen esanetan, bere obra babesteko mekanismoa zen, noizbait salten bazen automatikoki desagerrarazteko. Zer iruditzen zaizue?

Banksyren azken ateraldia; 'Girl with Balloon' suntsitu!

2018/10/08