Urtetan, "viriditas" delako oinarrizko bizi-indarraren ikerkuntzaren bitartez, malenkonia desegingo omen luketen bortusaiaren propietateak argitzen saiatu den botanikalari bat, seme-alabarik eduki izan nahi ez duen etologo bat eta beste hainbat pertsonaia biodibertsitatea babestu nahi duen lan-talde batean batzen dira, naturan kokaturiko hazi-biltegi isolatu batean. Horrela Bizitzeko lanaren III ale honek audio-liburu, irrati-antzerki eta "text sound" lanen ildoa jorratzen du. Pertsonaia edo osagai psikikoen narrazioak deklamaturik agertzen zaizkigu, nire ahotsez, atzealdean organorako musika bat dutelarik.

Testu honekin aurkezten du Asier Li artistak bere konposizio berria. Denbora eta arreta eskatzen duten horietakoa da, baina aukera bat ematen badiozu bidaia interesgarri bat egin dezakezu. Indeferentzia ez da existitzen Asier Li-ren munduan. 

Asier Li - "Zer egingo duzue?"

2020/10/28