Nobedadea aurkeztu du Asgarth talde donostiarrak, konfinamendutik. Añorgako boskoteak duela 20 urte plazaratu zuen Heriotzaren Aurpegia abestia, Etorkizunaren Sustraia bigarren diskoan, eta berehala bilakatu zen zaleen kanta kuttunenetako bat. Orain, abestiaren soinua eguneratu dute eta jarraitzaileei opari gisara eskaini nahi izan diete. 

Maiatzean argitaratu du Asgarthek Heriotzaren Aurpegia kantaren bertsio eguneratua. Gorriz markaturik zegoen hilabete hori taldearen egutegian: izan ere, maiatzak 9an eskaini behar zuten itzulera kontzertua, Añorgako zine zaharrean, duela 13 urte agur esan zuten toki berean. Asgarthek zuzeneko emanaldietarako planak aldatu behar izan ditu COVID-19aren ondorioz, eta egoerak hobera egitean iragarriko du itzulerako hitzordu berria.

 

Asgarth - "Heriotzaren aurpegia" (2020ko bertsioa)

2020/05/12