Bilboko taldea bueltan da eta oraingoan Soul Food izeneko abestia dakar, arimarentzako janaria izateko asmoz. Arrano Pertxak haurtzaroko oroimina buruan duela sortu ditu kantuaren hitzak. Lengu Ilunak egin du ekoizpena eta Imanol Low-ek egin ditu moldaketak gitarrarekin. Kantuaren hitzekin sortutako bideoak ere nostalgia sorrarazi nahi du, garai bateko bideo-jolasen itxuraren bidez. 

 

 

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna - 'Soul Food'

2021/10/11