Arnasa Gara ekimenak euskararen arnasguneak indartu eta ahalduntzea du helburu; udalerri euskaldunetako arnasguneak indartu eta ahaldundu nahi dituzte Jaurlaritzak, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.

Proiektuaren helburua da euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea, jabetu daitezen gune horiek euskararen indarberritzean  duten garrantziaz. Ekimenak bi fase izango ditu. Lehenengoan arnasguneen ahalduntzea eta aitortza bilatuko da, eta horretarako kanpaina bat abian jarriko da ekimena azaltzeko eta honen osagai nagusietako bat izango den Kartzela serie digitala herriz herri aurkezteko. Bigarren fasean, berriz, ekimena Euskal Herri osora zabalduko da, arnasguneen errealitatea eta garrantzia ezagutzera emateko. Proiektuan Nafarroako Gobernuak –Euskarabidearen bitartez– eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak ere parte hartzen dute.

ARNASA GARA

2019/11/06