Alejandra Ispizua 27 urteko bermeotarra Euskal Herriko fitness txapelduna da. Gimnasia erritmikoan palmares oparoa du, baina gihar artean aurten lehiatu da estreinakoz, baita irabazi ere. Hala ere, eguneroko lana du erronka nagusia, “gutxinaka-gutxinaka” garatzea. Baina gimansioan matxakatzearen topikotik urrun, Ispizuak gehienez ordubeteko saioa egiten du astean bost egunez, “gainerakoa dietak egiten du, eta genetikak”.

Alejandra Ispizua Euskal Herriko fitness txapelduna

2012/12/13