Estreinaldi esklusibo baten berri emateko hautatu gaituzte Aizkorak Zorroztu & TheMia Wallace Band taldekoek. A zer ohorea! Itxialdi garai hauetan euren itxaropen hazia jarri nahi izan dute erritmo betean Elkartasun borroka abestiarekin. Bertan gainera gonbidatu bereziak azaltzen dira (Olatz Salvador, Eneritz Furyak, Zakil Onil, Julen Telleria eta Tafallako auzolagunaren kide batzuk). 

Baina play eman aurretik abisatu beharrean gaude: Behin entzunda egun osoan egongo zara abestia kantatzen eta dantzatzen! Abisatuta zaudete. 

Gustatu bazaizu eta taldearen berri gehiago izan nahi badituzue hasi Instagramen euren kontua jarraitzen @aizkorak_zorroztu_tmwb

AIZKORAK ZORROZTU & THE MIA WALLACE BAND - Elkartasun borroka

2020/04/15