Aguxtin Alkhaten berririk ez genuen 2015eko Haizeen meneko diskotik. Bost urte igaro dira jada, mende bat musika munduan eta horregatik, erabat eraberritzeko denbora izan du musikariak. Astelehenean argitaratuko du diskoa, baina aurretik abesti bat entzuten utzi digu. 

Hutsaren Hatsa disko berriko lehen singlea entzun eta berehala nabaritzen da hori, ohituta gauzkan abesti intimistak baino rockeroagoa da hau, urte hauetan zehar pilatu dituen amorru eta tristurak askatu nahiko balitu bezala distortsioaren bidez. Diskoa entzuteko gogoz!

“Hutsaren Hatsa” Aguxtin Alkhaten disko berriko lehen singlea

2020/05/22