ZUR ETA LUR (I. ATALA)
XABIER LUBERRIAGAK MUSIKA INSTRUMENTUAK IKUSTEN DITU BESTEOK ZURA IKUSTEN DUGUN LEKUAN. INSTRUMENTU AKUSTIKOEZ GAIN, GITARRA ETA BAXU ELEKTRIKOAK ERE EGITEN DITU. GUTXI DIRA EUSKAL HERRIAN HALAKO DOAIA DUTENAK.
Zure kasuan zer dator lehenago, egurraren inguruko pasioa ala musikarenganakoa?
Ttikia nintzelarik, Sarako aitatxi Mathieuk tailer ttiki bat zuen etxean (gurekin bizi zen), eta aski maiz han egoten nintzen berarekin. Han anaiak eta biok zurgin mahai bat genuen, baita laneko tresnak ere. Betidanik izan nuen lan txoko hura, eta geroztik aritzen nintzen egur lan ttikiak egiten. 16 urte nituela (guti goiti behiti) lutheria ikasteko ideia izan nuen, baina Mirecourteko eskola ofizialean sartzea ez zen batere erreza, eta oso garestia zen. Beraz, batxillergoa ikasten segitu nuen. Aldi berean, nire aldetik bilatzen hasi nitzen irakasle bat, baina ateak ixten zizkidaten, gaztea ikusten baininduten. Horretan nenbilela, luthier batek marketeria eta barniz teknikak ikasteko aholkatu ninduen, eta halaxe egin nuen.
Zure tailerra sortu artean non ikasi dituzu Luthierrak jakin beharrezko oinarrizkoak?
Ebanisteria eta marketeria ikasi nuen Pauen. Gero Poitiersen barniz teknika guziak ikasi nituen, zaharrak eta modernoak. Hor nintzelarik praktikak egin behar nituen, eta argi nuen luthier batekin egin nahi nituela, baina ez zen batere errexa hori onartuko zuen bat atzematea. Iruñako Gaztelu enparantza zeharkatzerakoan zenbait aldiz ‘Luthier’ zion plaka bat ikusia nuen, eta harat joatera animatu nintzen. Horrela ezagutu nuen Patxi Atozki, geroztik nire maisu, lagun eta aholkulari izan dena. 15 eguneko praktikak egiterat joan nintzen, eta urte t’erdi gelditu nitzen tailer hartan. Han egin nituen lehendabiziko biolinak. Geroztik bertze luthier batzuk ezagutu ditut, Antonio Arroyo edo Gabriel Fleta adibidez, eta haien teknika batzuk nereganatu ditut.
Zein zerbitzu eskeintzen dituzu instrumentuak egiteaz aparte?
Instrumentuak egin eta antolatzen ditut. Horretaz gain reglajeak ere egiten ditut (zenbait musikarik bira edo grabaketa hasi baino lehen tresnak reglatzen dituzte). Pastillak ere neronek egiten ditut: zaharrak atondu eta bobinatzen ditut, eta berriak ere neuk egiten ditut.
Trikitixa prototipo bat ere sortu dut. Castelfilardon (Italian) izan nintzen, eta afinazio teknikak eta bestelakoak ikasi nituen.
Zein lana duzu orain eskuartean?
Oraintxe bi biolin egiten ari naiz: bat Stradivarius modeloa, eta bertzea berriz Amati. Aldi berean Martin estiloko folk gitarra bat egiten ari naiz musikari baten enkarguz, kaobazko tapa berezi batekin.
Eta horretaz gain, zain nago berriki finitutako bi Telecaster modeloko gitarra elektriko barnizatzeko.
Bizi daiteke honetaz Euskal Herrian?
Momentuz ez naiz honetaz bizi (xantza haundia dut, gure etxean bertze soldata bat sartzen baita...), baina gero eta lan gehiago dut. Inbertsioa ere kontuan hartu behar da: orain arte irabazten nuen hura tresnak eta materialak erosteko behar nuen. Hemendik aintzin diru pixka bat irabazten hasi nahiko nuke...
Zenbat du honek pasioaz eta zenbat ofizioz?
%100 pasioa. Pasiorik gabe ezin da lan hau egin...
Zein proiektu dituzu buruan?
Luberriaga trikitixa prototipoa garatu eta salgai jarri, eta Luberriaga gitarra modelo propioa atera nahiko nuke.
Iritsiko al da eguna hemengo musikari gehienak bertan egindako instrumentuak erabiliko dituguna, ala hori ezinezkoa da?
Bertze aunitz gauzetan hurbiltasun balore batzuetarat bueltatzen ari garen bezala (tokiko produktoa kontsumitu, ahal bada biologikoa, hurbileko denda ttikian erosi, eta orokorrean ekoizle ttikiari lana eginarazi...) musikari aunitzek hurbiltasun hori eskertzen dutela sumatzen dut nik ere. Bikaina izanen litake, baina ez dakit horretarat iritsiko garen noizbait...