Urte baten lekukotasuna

Urte baten lekukotasuna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/01/04
2012ko urtarrilaren batean, eguna eta urtea hasi berriak zirenean, konfeti ale haiei begira jarri zenean hasi zen dena. Mendi Urruzunok bi ordu eman zituen euri tantek eta goizeko lehen eguzki printzek papertsoengan sortutako magia erretratatzen, eta erronka bat bota zion bere buruari: Maiz gauza txikiei erreparatu gabe joaten zaigu bizia; Ba, halakoek ihes egin ez dezaten, egunero argazki bat egin eta argitaratuko zuen Sarean. 366 irudiz osatutako bildumaren –bisurtea izan zen, lagunak!– lagin bat ekarri digu.