Ur azpiko artelanak

Ur azpiko artelanak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
Urpean klik eta klik. Carlos Villoch argazkilari bizkaitarrak ur azpian egiten du lan. Urpean igeri egiten irakasten ari zela, duela 15 urte, turista bati bigarren eskuko kamera erosi eta argazkiak ateratzen hasi zen. Sei kontinenteetako –Antartida barne- 30 bat herrialdetan jardun da. Indopazifikoko koralezko arrezifeak ditu begiko, beste inon ez dauden espezieak daudelako. Euskal Herrian ere badu txoko kutunik: Bermeoko Arribolas senaia eta Elantxobe, Ogoñoko lurmuturrean barna. Arrainik ere badu begiz jota: Zentimetro luze den itsas zaldia. "Oso zaila da topatzea". Lan arriskutsua denik ez du uste. "Marmokek eta koralek enbarazu gehiago egiten dute marrazoek baino".