Sprayz jantzita
Banakako lana talde lanarekin uztartzeko asmoz sortu zuten Fill In Culture kolektiboa Gasteiz inguruko sei gazte grafitigilek 2011n. Enkarguz aritzen dira gehienetan, eguraldiak lan egiten uzten dien tarteetan eta, bitartekaririk gabe, apainketa lanak, tailerrak eta ekintza solidarioak antolatzen dituzte, kale edo eraikin huts eta ilunak kolorez eta irudiz biziberrituz, poteak hustu arte.