New York Night walkers
Hirien bihotz taupadak, gizakienak bezala, etengabeak dira. Egunez eta gauez. Taup-taup. Are gehiago Manhattan bezalako irla batean. Euria ari duenean edo ateri dagoenean, bizitasuna antzematen da txoko askotan, ilargipean. Herritarrak eta turistak ttipi-ttapa joan etorrian. Eta autoak, beste horrenbeste. Dela Broadwayen, dela Chinatownen. Hot-dog usaina edozein kale kantoitan. Empire State Building garaia nekez pasatzen da oharkabe. Times Square plazako eraikintzar argiztatuek ere, merkataritzaren totemek, atentzioa ematen dute, ezinbestean, iragarki taula erraldoiak bailiran.