Eva Agirrek surfa eta dantza garaikidea egiten zituen. Karlos Otamendik olatu handiak hartzea zuen gustuko. Uda batez, taula handi bat alokatu eta uretan sartu ziren elkarrekin, iruditan ikusita zutena probatzera. Geroztik, itsasoko orekari bihurtu dira: taula, Karlos eta Eva.