Irak: Hamarkada bat itolarrian

Irak: Hamarkada bat itolarrian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/04/08
Andoni Lubaki
Saddam Hussein aurkitu eta epaitu zutenean, urtebeteren buruan Iraken bakea eta justizia berrezarriko zituela baieztatu zuen George Bush AEB-etako orduko presidenteak. Hamar urte igaro dira estatubatuarrek izugarrizko baliabide naturalak dituen estatu mesopotamiarra inbaditu zutenetik, baina agindutako bakea ez da etorri, eskubide zibilak nabarmen murriztu dira eta badira oraindik egungo Gobernuaren aurka borrokan diharduten talde armatuak. Ongi etorri gaurko Irakera!