Hamar urte, mila esker

Hamar urte, mila esker https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
GAZTEZULO festa zela eta, gainezka egin zuen Bilboko Kafe Antzokiak, urriaren 15ean.GAZTEZULOren hamargarren urteurrena ospatu genuen Bilboko Kafe Antzokian. Egoitz Lasa aktoreak aurkeztu zuen jaia, Gorka Urbizurekin GAZTEZULO SARIAren karietara grabaturiko bideoa proiektatu genuen eta Esne Beltza musika taldeak dantzan jarri zituen aretoa lepo bete zuten 600 lagunak. Xabi Solano eta bere taldekideetako batzuk Japoniatik iritsi berriak ziren, baina onena eman zuten. Eta musika eta dantzaren ostean, hainbat opari zozkatu genituen: disko sortak, Athleticeko elastikoa, Bilbao Basket taldeko bufanda eta bisera bana… Eskerrik asko bertara joan zineten guztiei!Guretzat ezin pozgarriagoa da horren data berezia zuekin guztiekin ospatu izana. Hori bai, ezin ahaztu kanpoan geratu zinetenekin. Leku faltagatik edo adin kontuengatik 400 bat zulozale ezin sartu geratu izana bene-benetan sentitzen dugu.