Euskalakari gazteak
Korrikaren azken egunean Donostiako Piratekin batera kalejiran hurbildu ginen lekukoa hartzera. Kamiseta gorriak banatu ondoren bizi-bizi egin genuen gure kilometroa. Trinitate plazan ere izan ginen Gose, Esne Beltza, Izate eta Ze Esatek! taldeen kontzertuekin bat, ezin genuen hutsik egin. Egun guztian zehar, sekulako giroa izan zen Donostian, baina Trinitate plazakoak marka guztiak hautsi zituen