Denboran bidaia fantastikoa

Denboran bidaia fantastikoa Jane Long Australiako argazkilaria eta artista digitala da, eta argazki manipulazioan espezializatu da. Jarraian aurkezten dizuegun “Dancing with Costică” argazkilaritza seriean, denboran bidaia fantastikoa proposatzen digu Longek; Costică Acsinte (1897-1984) argazkilari errumaniarrak egindako zuri-beltzeko argazkiak hartzen ditu oinarri, ondoren moldatu eta irudi koloretsuz osaturiko mundu miragarriak sortuz. Longen esanetan, argazkiei bizia bueltatzea du helburu seriak, baina baita istorio bat ematea ere. https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2019/07/11
Jane Long Australiako argazkilaria eta artista digitala da, eta argazki manipulazioan espezializatu da. Jarraian aurkezten dizuegun “Dancing with Costică” argazkilaritza seriean, denboran bidaia fantastikoa proposatzen digu Longek; Costică Acsinte (1897-1984) argazkilari errumaniarrak egindako zuri-beltzeko argazkiak hartzen ditu oinarri, ondoren moldatu eta irudi koloretsuz osaturiko mundu miragarriak sortuz. Longen esanetan, argazkiei bizia bueltatzea du helburu seriak, baina baita istorio bat ematea ere.