BurUazbeSte
Arto Paasilinna finlandiarraren ‘Hurmaava joukkoitsemurha’ (2007) –Taldekako suizidio goxoa– nobela dibertigarriak eman zidan erreportaje honetarako puntua. Beren buruaz beste egiteko nahiak hainbat lagun autobus batean batu dituela kontatzen du; hiltzeko leku aproposaren bila dabiltza. Bidaiak, ordea, bizitzaren zentzua ikusaraziko die. Liburua irakurri orduko jarri nintzen autobuseko bidaideei begira, "hauek ere une gazi-gozo hori pasatzen ariko dira?" nire artean galdezka. Ez dut erantzunik topatu, ala bai...