Baionako atariak
St. Patrick's egun batez izan zen, 1970ean. New Yorkeko bosgarren etorbideko turismo bulego irlandarreko leihoan 'Doors of Dublin' zioen argazki mosaikoa paratu zuten, ordura arte denboraren iragaitearen lekuko isil izandakoak Irlandaren ikur koloretsu bilakatuz, gaurdaino. Eta, ideia bera gurera ekarriko bagenu? Baionako atariak ere hamaika ikusitakoak dira, jar gaitezen orain gu haiei begira.