Argazkia adierazpidea denean

Argazkia adierazpidea denean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13

Igone Fdez. Mariezkurrena

Jarraian ikusiko dituzun irudien egileak hiru emakume dira, hirurak bilbotarrak, betaurrekodunak, Canonistak... argazkilariak. Belaunaldi ezberdinetakoak, ordea, eta lengoaia fotografikoaz egiten duten erabilera ere ez da bera.'A traves del espejo'. Naia Del Castillo (Bilbo, 1975). Leioako Arte Ederretako fakultatetik Rotterdamera, Londresera, Parisera, Erromara eta New Yorkera jo zuen. Argazkiak lan eskultorikoen azken pauso gisa ulertzen ditu, continuum artistiko baten azken etapa. Kolekzio garrantzitsuetan topa daitezke bere obrak, hala nola, Madrilgo Prado museoan. www.naiadelcastillo.com