Ahikar Azkona

Ahikar Azkona “'La Casa de Papel'-ekin gertatu zaidan guztia ez dut oraindik asimilatu, eta agian hobe” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2023/05/16

Argazkiak: Irantzu Pastor @irantzupastor

“'La Casa de Papel'-ekin gertatu zaidan guztia ez dut oraindik asimilatu, eta agian hobe”

Ahikar Azkona Albizu (Iguzkitza, Nafarroa, 1994) hobeto definitzen dute bere umorezko bideoek hitz soilek baino. Ikustaldi datuak lehertu ditu. Ondorioz ia milioi erdi jarraitzaile ditu. Nazioarteko telesailik arrakastatsuenetariko batean ere parte hartu du, motorrekiko maitasuna aitzakia hartuz mundu osoan barrena bidaiatu du… abilezia soberan du edozein proiektu aurrera eramateko, zergatik mugatu beraz, ogibide bakarrera? Lorpen horien guztien atzean dagoen pertsona alai, berritsu, xume, natural eta oso sortzailea ezagutzeko aukera izan dugu. Umiltasunez eta munduko naturaltasunik handienarekin darama guztia, oso argi baitu nondik datorren eta batez ere nora doan.