ZUZENEAN BILBOKO KAFE ANTZOKIAN ****

Zebra diskoa musikak azken urteotan eman digun opari politena izan zen. Inork egiten al du zalantza? Orain, zebra gisa hamaika zuzeneko eman eta gero, puska batean isiltzea erabaki du Anarik, eta beste opari bat egin digu: zuzeneko bat. Anariren kontzertuak ikusi/entzun dituenak ederki dakienez, bere zuzenekoak inoiz ez dira berdinak izaten, ez bere interpretazioari dagokionez, ezta bere taldearen akonpainamenduan ere. Konponketak, intentsitate uneak, ahotsaren modulazioa
aldatu egiten dira batetik bestera, emanaldi bakoitza unean uneko eta errepikagaitz bihurtuz. Magia hori transmititzen du diskoak.