Zuzendari eta gidoilarien %62 lanik gabe geratu dira koronabirusagatik

Zuzendari eta gidoilarien %62 lanik gabe geratu dira koronabirusagatik Jarri pentsatzen, konfinamenduan zehar zenbat pelikula eta telesail ikusi dituzu? Zer egingo zenuen horiek gabe? Bada, hauek sortzen dituzten profesional asko lanik gabe geratu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuzendari-eta-gidoilarien-62-lanik-gabe-geratu-dira-koronabirusagatik/@@download/image/1437765841_095772_1438011762_noticia_normal.jpg
2020/05/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jarri pentsatzen, konfinamenduan zehar zenbat pelikula eta telesail ikusi dituzu? Zer egingo zenuen horiek gabe? Bada, hauek sortzen dituzten profesional asko lanik gabe geratu dira.
Zuzendari eta gidoilarien %62 lanik gabe geratu dira koronabirusagatik

Sektore honetan eskubideak kudeatzeaz arduratzen den DAMA erakundeak galdetegi bat jarri du martxan koronabirusak gidoilari eta zuzendariengan osasun larrialdiak izan zuen eragina ikusteko Espainiar Estatuan.

Zine eta telebistako gidoilari eta zuzendariek bere urteko irabazien erdia galduko dutela (%52) aurreikusten du ikerketa honek. Osasun larrialdia dela eta euren jarduera gelditu behar izan dute, eta lehendik ere sektore honetan esporadikoak izaten direnez diru-sarrerak geldialdi honek ondorio larriak ekarri dizkie profesional hauei. 

Galdetegia online burutu dute sektoreko 200 profesionalek apirilak 24-28 bitartean. %62,4k onartzen du jarduera gabe gelditu izana pandemiagatik eta %49,2k bere diru sarreren %50 galduko dutela uste dute. Data horietan, kultura ministerioak oraindik ez zituen iragarri sektorearentzako diru-laguntzak. 

Sektore konplexua da hau, izan ere galdetutakoen %51,3 autonomoak dira, eta ia erdiak (%43) beste lan bat behar dute bizitzeko, orokorrean irakasle sektorean. Galdetzean nola aldatu den egoera pandemiarekin %37,6ak bakarrik onartzen du bere lan egoera mantendu duela, %24,3a ERTE batean geratu da. Hauei zuzenean langabezian geratu direnak gehituta %62,4 gidoilari eta zuzendariri eragin die krisi honek. 

Hala ere, honek ez die ikus-entzunezko sektore guztiei berdin eragin. Dokumentalen ekoizpenak eraman du zatirik txarrena (%76,5), film laburrek ondoren (%68,6) eta azkenik pelikulek (%51,3).

Eta orain pentsatu berriz ere, zer egingo genuen konfinamendu garaian telesail eta pelikularik gabe? Sektore honek beste edozeinek bezain besteko laguntza behar du, ezinbestekoa baita gure oreka psikologikoa mantentzeko osasun krisi larri honen erdian.