“Zuzena ukatzen” ***

“Zuzena ukatzen” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuzena-ukatzen/@@download/image/okerman.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Jasone Sears
Okerman
95.zenbakia
Euskal Herriko hiriburutik, Iruñeatik, datorren laukote okerra da Okerman: modu zuzenean eta egoskor, zuzena omen den guztia ukatzen dute, konplexurik gabe. Taldea 2002an sortu zen, eta bost urte beranduago, 2007an, Nola jasan izeneko maketa kaleratu zuten. Indarrez betetako zazpi abesti dakartza disko berri honek, eta luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte: Aiora Renteria, Leihotikan taldeko Aitor, Okene… Entzuleak hainbat moldaketa eta bitxikeria sumatuko ditu, gero eta gehiago diskoa entzun ahala. Disko interesgarri eta orijinala da. Adi ibili Okermanekin! Baina okertuko zarete, agian...