Zurrungen aurka, digderidoo-a

British Medical Association-ek jakinarazi duenez, didgeridoo izeneko haize-instrumentua jotzea lagungarria da zurrungen aurka. Ikerketen emaitza argigarria da: lau hilabetez didgeridooa jo duten 25 bolondresek, zurrunga gutxiago egin dute, eta beren bikotekideek asko eskertu dute tratamendua. Didgeridooa Australiako aborigenen asmakizuna da; termitek zulatutako enborrekin egina dago musika-tresna hori.