Zurrunga saihesteko atomizadorea

Zurrunga saihesteko atomizadorea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurrunga-saihesteko-atomizadorea/@@download/image/27p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Zurrunga saihesteko atomizadorea
Abbey Coachways Erresuma Batuko autobus enpresak zurrunga saihesteko atomizadorea asmatu berri du. Askotan, bidaiarien zurrungek autobus motorearen soinua entzutea eragozten omen zien gidariei. Atomizadorea spray modukoa da eta, besteak beste, eztarria gozatzeko sendabelarrak eta olioak ditu. Aurrerantzean, gidariek ez dute kezkatzeko arrazoirik izango, atomizadoreei esker, bidaiariek ez baitute zurrunga egingo. Zurrunga egiten ez duten beste bidaiariak ere pozik egongo dira!