'Zurrumurruen aurka, sartu aterpera' kontakizun laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Bilboko Udalak

Bilboko Udalak kontakizun laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera lehiaketaren seigarren edizioaren deialdia egin du, etorkinen inguruko irudikapen berriak sortzeko asmoz, topikoak hautsi eta haienganako pertzepzio negatiboak aldatu nahian.
Kontakizunek honako gai hauek jorratu beharko dituzte: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak.
Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira lanak, eta modalitate bakoitzean bi sari egongo dira: lehenengoa, 350 eurokoa, eta, bigarrena, 150 eurokoa. Horretaz gain, euren kontakizuna argitaratuko dute eta argitalpen horren bina ale jasoko dituzte. Aurten, berritasun gisa, Bilbo Saria emango zaio parte hartzen duen bertako egile bati. Bestetik, lehiaketako lanak biltzen dituen argitalpenerako lan finalisten aukeraketa egingo da.
Lanak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira online. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.