'Zurrumurruen aurka, sartu aterpera' kontakizun laburren lehiaketa martxan da

'Zurrumurruen aurka, sartu aterpera' kontakizun laburren lehiaketa martxan da Kontakizunak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira, https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurrumurruen-aurka-sartu-aterpera-kontakizun-laburren-lehiaketa-martxan-da/@@download/image/aterki.jpg
2023/08/04
Kontakizunak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira,
'Zurrumurruen aurka, sartu aterpera' kontakizun laburren lehiaketa martxan da

Herritarrak inplikatzea, pentsamendu kritikoa sustatzea, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa saihestea dira Bilboko Kontakizun Laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera lehiaketaren zazpigarren edizioko helburu nagusiak. 

Migratzaileen irudikapen berriak sortzea da asmoa, "topikoak apurtzea sormenez berregiteko, iraultzeko eta parodiatzeko, egoera aldatzen saiatzeko". 

Euskaraz edo gaztelaniaz har daiteke parte eta modalitatea bakoitzean bi sari izango dira. Bilbon bizi diren egileentzako ere Bilbao Saria ere bada. Gainera, lehiaketaren irabazle eta finalisten hamar kontakizunekin argitalpena egingo da. Horrez gain, irakurketa publikoak ere antolatuko dituzte, jorratutako gaiei buruzko topaketa, elkarrizketa eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

Kontakizunak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira, modu elektronikoan, udalaren webgunean.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.