Zurriolako Butaka GAZTEZULOn!

Zurriolako Butaka GAZTEZULOn! Gaurtik hasi eta irailaren 29ra arte, Zinemaldiko albiste guztiak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurriolako-butaka-zuzenean/@@download/image/gaztezulo_zurriolako butaka.jpg
2018/09/21
berria
Gaurtik hasi eta irailaren 29ra arte, Zinemaldiko albiste guztiak!
Zurriolako Butaka GAZTEZULOn!

Egunero 19:00etatik aurrera ikusi ahalko duzue Zurriolako Butaka saioa Internet bidez. Anabel Arraiza ariko da aurkezle lanetan; Euskal Herrian ekoitzitako filmen zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak elkarrizketatuko ditu egunero Arraizak, Kursaalen azpian, Zinemaldiaren bihotzean. Gainera, egunero GAZTEZULOk Euskal Herriko filmen kritikak eskainiko ditu. Zinemaren aste handirako prest?

 

ZURRIOLAKO BUTAKA 

19:00etatik egunero aurrera ikusgai.

IRAILAK 21

IRAILAK 22

IRAILAK 24

IRAILAK 25

IRAILAK 26

IRAILAK 27

IRAILAK 28

IRAILAK 29

 

GAZTEZULO BIDEO KRITIKAK

Hemen aldiz, GAZTEZULOk egingo dituen bideo-kritikak:

oreina

Zuzendaria: Koldo Almandoz
Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert,Ramon Agirre,Erika Olaizola eta Iraia Elias

Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.

 

Another Day Of Live 

Zuzendariak: Damian Nenow eta  Raúl de la Fuente.

Ryzszard Kapuscinski kazetari poloniar ospetsuak idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da ekoiztetxe donostiarrak garatutako istorioa, eta Kapuscinski beraren irudi biziduna da filmaren protagonista.

Margolaria

Zuzendaria: Oier Aranzabal

Dokumentala

Bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia..

 

Basque Selfie

 

Zuzendaria: Joaquín Calderón

Aktoreak: Agus Barandiaran, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Kandido Uranga, Aizpea Goenaga, Aitor Merino, Felix Linares, Alberto Santana, Edorta Jiménez, Mikel Belascoain, Amaia Madinabeitia, Joaquín Calderón, Sandra Iraizoz, Kepa Baraiazarra, Txetxu Ayestarán, Oier Bizcarra, Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Sorkunde Barandiaran

Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko.