Zurriolako Butaka martxan!

Zurriolako Butaka martxan! Ostiralean saioaren bertsio berria estreinatuko dute; GAZTEZULO elkarlanean ariko da Hamaika Telebista, Berria, Zinea.eus, Irutxuloko Hitza eta Kanalduderekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurriolako-butaka-martxan/@@download/image/IMG-20180917-WA0013.jpg
2018/09/17
berria
Ostiralean saioaren bertsio berria estreinatuko dute; GAZTEZULO elkarlanean ariko da Hamaika Telebista, Berria, Zinea.eus, Irutxuloko Hitza eta Kanalduderekin.
Zurriolako Butaka martxan!

Hilaren 21ean hasiko da Donostiako Zinemaldia, eta zazpigarren urtez GAZTEZULOk Zurriolako butaka saioan parte hartuko du, euskarazko beste komunikabide batzuekin elkarlanean: Hamaika Telebista, Berria, Zinea.eus, Irutxuloko Hitza eta aurten lehen aldiz, Kanaldude.

Egunero 19:00etatik aurrera ikusi ahalko da saioa Internet bidez —Hamaikak 22:00etan emitituko du—. Webgunean ez ezik, sare sozialetan ere zabalduko ditu GAZTEZULOk saioaren eduki guztiak, aipatutako hedabideekin batera. #Zbutaka traola erabiliko dute saioko kideek.

Anabel Arraiza ariko da aurkezle lanetan; Euskal Herrian ekoitzitako filmeen zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak elkarrizketatuko ditu egunero Arraizak, Kursaalaren azpian, Zinemaldiaren bihotzean. Bestelako bideo eta osagaiak ere egongo dira programan, baita bideo kritikak ere. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak Izar azpian atala estreinatuko du, Irutxuloko Hitza-k Donostiarekin lotutako Zinemaldia landuko du eta GAZTEZULOK berriz Euskal Herriko filmen kritikak eskainiko ditu. Zinemaren aste handirako prest?

Zinemagileek eta aktoreek ‘Zurriolako butaka’ saioa babestu dute

Saioa egonkortzen ari da urtez urte, eta euskal zinemako hainbat sortzailek programa ikustera animatu dituzte herritarrak... JARRAITU IRAKURTZEN