Zurito, garagardo berria jaio da

Zurito, garagardo berria jaio da Formatu txikiko edaria kaleratu dute Donostian; dastatu duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurito-garagardo-berria-jaio-da/@@download/image/zurito-patentado-kcKG-U50201182972000B-624x385@Diario Vasco.jpg
2018/05/29
albiste-laburra
Formatu txikiko edaria kaleratu dute Donostian; dastatu duzu?
Zurito, garagardo berria jaio da

Zurito izeneko garagardoa sortu dute Donostian; artisau garagardoa da eta 18 zentilitroko botilatxoetan merkaturatuko dute, zurito neurrian, hain zuzen.

 

Sortzaileen esanetan, Zuritok zapore arina du, baina izaera handiko produktua da; Indar Unanue surflariak, Casa Julianeko Matias Gorrotxategik, eta Aitzol Atutxa aizkolariak, egingo dute garagardoaren promozioa. Dastatzeko prest?