'Zurekin batera' film laburra kaleratu du ETS musika taldeak

'Zurekin batera' film laburra kaleratu du ETS musika taldeak Talde arabarraren etapa berriari buruzko gogoetak jaso dituzte Iñigo Etxezarreta taldekidearen eskutik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurekin-batera-film-laburra-kaleratu-du-ets-musika-taldeak/@@download/image/ets.png
2022/05/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Talde arabarraren etapa berriari buruzko gogoetak jaso dituzte Iñigo Etxezarreta taldekidearen eskutik.
'Zurekin batera' film laburra kaleratu du ETS musika taldeak

ETS taldeak Zurekin batera kantua argitaratu zuen pandemia garaian eta zabalkunde handia izan zuen, taldearen zaleentzat ereserki bihurtzeraino ia. Jende asko hunkitu zen abestiarekin eta, geure arteko distantzia eta isolamendua nabarmena zen garaian,  itxaropenaren ikur bilakatu zela esan liteke, honela baitio leloak: "Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan, zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak. Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna. Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera". 

Orain izen bereko film laburra kaleratu du taldeak. Iñigo Etxezarreta taldekideak musika uzteko zorian egon zen unetik abiatutako bidaiaren berri eman du hamar minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoan. Pandemia baten erdian bere ibilbideko urterik onena nola bizi izan duen ere azaldu du, musikari erabat emana.