Zure Whatsappeko mezuak ezabatu daitezke gaur!

Zure Whatsappeko mezuak ezabatu daitezke gaur! Android telefonoa badaukazu, albiste hau interesatzen zaizu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-whatsappeko-mezuak-ezabatu-daitezke-gaur/@@download/image/Google-crea-una-app-para-que-puedas-utilizar-respuestas-automáticas-compressor.jpg
2018/11/12
berria
Android telefonoa badaukazu, albiste hau interesatzen zaizu!
Zure Whatsappeko mezuak ezabatu daitezke gaur!

Gaurtik aurrera, azaroak 12, Android telefonoetako Whatsapp mezuak ezabatuko dituzte. Betirako. Arrazoia? Aplikazioaren eta Googleren arteko azken akordioa. Dirudienez, gaurtik aurrera jasotzen ditugun mezu guztiak zuzenean gure Gmail kontuko Driven gordeko dira, eta hala, bidaltzen dizkiguten mezu guzti horiek ez dute gure mugikorreko espazioa beteko.

Albiste ona da, baina kontuz; azken 12 hilabeteetan ez baduzu segurtasun kopiarik egin, orain arte jaso dituzun mezu guztiak betiko galtzeko arriskua duzu. Baina lasai, garaiz zabiltza oraindik; segurtasun kopiarik egiten ez badakizu, jarraitu pauso hauek!

1) Sartu Whatsappen eta 'Ezarpenak' atala sakatu.

2) 'Txat' karpeta sakatu eta 'Segurtasun kopia'-ri eman.

3) 'Gorde' aukeratu.

Zorte on!