Zure txakurraren antza duzu? Badu arrazoi zientifiko bat

Zure txakurraren antza duzu? Badu arrazoi zientifiko bat Zergatik ote dute txakurrek eta beren jabeek antzeko aurpegia? Erantzunak harrituko zaitu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-txakurraren-antza-duzu-badu-arrazoi-zientifiko-bat/@@download/image/1528994087_archive_0_perros_y_duenos.jpg
2018/06/19
berria
Zergatik ote dute txakurrek eta beren jabeek antzeko aurpegia? Erantzunak harrituko zaitu!
Zure txakurraren antza duzu? Badu arrazoi zientifiko bat

Txakurrek beren jabeen antza izaten dute. Edo alderantziz? Ez da mito hutsa; Michael Roy San Diegoko unibertsitateko psikologoak ikerketa egin zuen hiru txakur parketan; bertan txakurren eta beren jabeen argazkiak egin zituen bereizirik, eta ondoren hainbat boluntarioei eskatu zien animaliak bere jabeekin elkartzeko. Emaitza? Ia bikote guztiak asmatu zituzten.

 

 

Nola da posible? Erantzuna uste baino sinpleagoa da; dirudienez, eta Royren ondorioen arabera, Inkontzienteki gure antza duten txakurrak hautatzen ditugu. Psikologoaren esanetan, bikotekidea aukeratzeko teknika berak erabiltzen ditugu gure lau hankako laguna hautatzen dugunean; ezagun zaizkigun ezaugarriek erakartzen gaituzte, eta txakur baten aurrean zirrara sentitzen dugunean, harengan gure izaeraren islaren bat ikusi dugulako izaten da.

 

 

Eta soilik antz fisikoa izaten dute? Ez; kasu askotan, gure izaera bereko animaliak aukeratzen ditugu. Royren ikerketak erakutsi zuenez, pertsona itxi edo lotsati baten txakurra ez da apenas bere jabearen hanketatik aldentzen;  aldiz energiaz betetako norbaiten txakurrak ez daki geldi egoten. Horregatik, esan ohi dugu txakurra dela gizakiaren lagunik onena; eta zuen kasuan, hala da?