Zure txakurrarekin komunikatuko zara

Zure txakurrarekin komunikatuko zara Laster, lau hankako lagunekin elkarrizketak izateko aukera izango duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-txakurrarekin-komunikatuko-zara/@@download/image/Dog-Listening-to-Music-1-1160x665.jpg
2018/06/06
berria
Laster, lau hankako lagunekin elkarrizketak izateko aukera izango duzu!
Zure txakurrarekin komunikatuko zara

Gustatuko litzaizuke zure txakurrarekin komunikatzea? Zertaz hitz egingo zenuke berarekin? Amets hori geroz eta gertuago dagoela bazenekien? Zoolingua enpresa buru-belarri dabil lanean animali eta gizakien arteko komunikazioa ahalbidetuko duen adimen artifizialeko teknologia garatzeko, eta diotenez, geroz eta gutxiago falta da!

 

 

Dena ondo badoa, txakurrak ez dira gurekin komunikatzeko gai izango diren animalia bakarrak; katuekin ere funtzionatuko omen du. Dirudienez, Slobodchikoffen urteak daramate algoritmo bat garatzen, animalien ahoskera gurera gerturatuz. Aldi berean, animaliari soinuak interpretatzen lagunduko dion teknologia garatzen dabiltza.

 

 

Teknologia berri horiek garatzen badira ez dugu soilik animaliekin komunikatzen gaitasuna izango; horrekin batera animaliek pentsatzen dutena ezagutu eta beren adimenaren mugak zabaltzeko aukera izango dugu. Harrigarria, ezta?