Zure txakurrak egun txar bat gainditzen lagundu diezazuke, zure katuak ez horrenbeste

Zure txakurrak egun txar bat gainditzen lagundu diezazuke, zure katuak ez horrenbeste Gizaki eta txakurraren arteko harremanak ongizatea handiagoa sortzen du katu-gizaki harremanak baino. Gainera, orain koarentenan kaletik ateratzeko aitzakia ere ematen digute. Baina benetan horrenbesterainokoa al da aldea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-txakurrak-egun-txar-bat-gainditzen-lagundu-diezazuke-zure-katuak-ez-hainbeste/@@download/image/perro-gato-en-casa-1-t.jpg
2020/03/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gizaki eta txakurraren arteko harremanak ongizatea handiagoa sortzen du katu-gizaki harremanak baino. Gainera, orain koarentenan kaletik ateratzeko aitzakia ere ematen digute. Baina benetan horrenbesterainokoa al da aldea?
Zure txakurrak egun txar bat gainditzen lagundu diezazuke, zure katuak ez horrenbeste

Chicago unibertsitateko NORC ikerketa zentruak burutu duen txosten baten arabera txakurrekin bizi diren pertsonen %36 “oso zoriontsu” direla adirazi dute. Katuekin bizi direnen portzentaia %18ra jaisten da. Eta ez da kasualitatea. Ikerketak berak ematen ditu horren arrazoiak:

1. Txakurra edukitzeak kalean burutzen diren jarduera fisikoak egiteko aukera gehiago eskaintzen du, katuak erdeinuz begiratzen dizun bitatean parkera korrika egitera ateratzen baduzu. 

2.Txakurra edukitzeak lagun berriak egiteko aukerak biderkatzen dizkizu. Sozialagoak direnez, beraiek beste txakurren ipurdiak usaintzen dituzten bitartean jabeek elkar ezagutu dezakete.

3. Txakurra edukitzea nortasun atseginago eta irekiago batekin lotzen da, katua berriz nortasun neurotikoago batekin. 

4. Txakurra edukitzea ukendua da estres momentuetan. Ikerketaren arabera, ez da berdina gertatzen katuekin. Izan ere, katuen jabeek ez dute maiztasun berdinez jotzen eurengana estres momentuetan.

5. Txakurrak maitatzen uzten dira. Ikerketaren arabera txakurra dutenen %93k familiako beste kide bezala ikusten dute animalia. Zifra %83ra jaisten da katuen jabeen kasuan.

6. Gizaki eta txakurraren arteko loturak ongizate sentsazio handiagoa eskaintzen du gizaki-katu loturak baino. Baliteke txakurrek gurearen antzeko ezaugarri emozionalak dituztelako izatea.

7. Txakurra izateak ezkontzeko eta etxe baten jabea izateko aukerak gehitzen ditu. Egonkortasun gehiago eta bakardade gutxiago eskaintzen ditu eta bizitza beteago batekin lotzen dira oro har. 

Alta, emaitza hauek ez dira iraultza zientifiko bat, aurreko ikerketetan planteatutako hipotesiak baieztatzera baitator. Urte hasieran argitaratu zen ikerketa honek frogatu du txakurren jabeak 1.400 kilometro ibiltzen direla urtean, osasun hobea dutela eta estres maila baxuagoak.

Hala ere, ez dira katuak gutxietxi behar. Baliteke txakurrek zoriontsuagoa egitea, baina katuak edukitzeak berdin-berdin zoriontasuna ekartzen digu eta maskotarik ez edukitzea baino hobea da. Halaxe frogatzen dute hainbat eta hainbat ikerketek. Beraz, katu ala txakur, adopatu beti eta gozatu euren konpainiaz!