Zure oporretako argazkiak ez dira originalak

Zure oporretako argazkiak ez dira originalak Onartu ezazu; zureak bezalako milaka argazki berdin daude sarean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-oporretako-argazkiak-ez-dira-originalak/@@download/image/Captura de pantalla 2018-08-14 a las 09.19.39.png
2018/08/14
berria
Onartu ezazu; zureak bezalako milaka argazki berdin daude sarean!
Zure oporretako argazkiak ez dira originalak

Opor garaia da, eta baita sarean lagunei inbidia eragiteko unea ere. Denok gabiltza argazki perfektuaren bila, gure bidaia harrigarria eta ederra dela islatzeko modua bilatuz. Eta azkenean, argazki berak ateratzen ditugu. Pentsatuko duzu, ez da nire kasua, ziur nireak oso originalak direla. @insta_repeat bisitatzea gomendatzen dizugu:

Etengabeko déjà vu-a da Instagram kontua. Arduradunak elkarren antza duten bidaietako 12 argazki bildu eta haiekin collage bat egiten du; hala baieztatzen du ez garela batere originalak. Ekainean ireki zuten kontu hau, eta dagoeneko 32.000 jarraitzaile ditu.

Ez da turismo errepikakorra salatu duen kontu bakarra; Oliver Kmia argazkilariak Pisa dorrearen fenomenoa bildu du:

 

 

Bidaiatzeko erraztasun handienen garaia bizi dugun arren, denok berdina egiten amaitzen dugula salatzen dute kontu hauek. Gogoratu bestela uda honetan birala bihurtu den argazki hau; Tailanidako Maya Bayn, hainbat bikote ageri dira argazki berdinak ateratzen!