Zure laguntza behar dute!

Zure laguntza behar dute! Asteburuko “elkartasun uholdearen” ostean, jasotako arropa kudeatzeko laguntza behar du Zaporeak elkarteak; prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-laguntza-behar-dute/@@download/image/20181117134928_zaporeak-arropa-bilketa-d_foto610x342.jpg
2018/11/20
berria
Asteburuko “elkartasun uholdearen” ostean, jasotako arropa kudeatzeko laguntza behar du Zaporeak elkarteak; prest?
Zure laguntza behar dute!

Asteburu honetan Zaporeak proiektuak egindako deialdiak sekulako arrakasta izan du; Grezian negua pasako duten errefuxiatuentzako arropa bilketa egiteko deialdia zabaldu zuten Euskal Herrian, eta egundoko erantzuna eman du jendeak elkartasunezko egitasmoari. Bildutako arropa kopuruak Zaporeak-eko kideek aurreikusitako zifra guztiak gainditu ditu! Deialdiaren antolatzaileak oso pozik daude, baina jasotako laguntzaren dimentsioa ikusita, jasotako arropa guztia antolatzeko laguntza beharko dute.

Elkarteko biltegiak arropaz gainezka daude orain, eta dena sailkatu eta kutxatan gordetzeko laguntza handia behar dute. Horregatik, herritarrei zeregin horretan laguntzera animatzeko deialdia zabaldu dute elkarteko kideek, gaurtik igandera bitarte 09:00etatik 19:00etara egingo diren txandetan parte hartu dezaten.

Era berean, arropa guztia bidaltzeko gutxienez bost trailer erabili beharko dituztela nabarmendu dute Zaporeak-eko kideek, eta horiek ordaintzeko ere laguntza beharko dutela adierazi dute. Ekarpen ekonomikoak elkartearen webgunetik egin daitezke, eta arropak sailkatzeko lan-txandetan laguntzeko 637891768 telefono zenbakira deitu behar da.