Zure irribarreak galaxia urrunetan du bere jatorria
Irribarrea giza adierazpen adeitsuena da. Hortzak errespetuz erakustea bezalako ekintza txiki batek lagun minak bihurtu ditzake bi pertsona. Baina irribarrearen atzean, adeitasunezko keinuez gain, galaxiarik antzinakoenen historia kosmikoa ere badago.
Fluorra gure hezur eta hortzentzat osagai funtsezkoa da. Elementu honek babes gerutza bat sortzen du gure hortzen inguruan. Honela, kanpoko mehatxuetatik hobeto defendatzen da gure ahoa. Baina fluorra, Lur planetako elementu guztiak bezala, ez da oraintsukoa. Gure planetatik urrun gertatutako prozesu kosmikoen emaitza da. Beraz, izarren hautsez eginak gaudela dioten horiek ez dabiltza oker, ez.
"Guztiok dakigu zer den fluorra, erabiltzen dugun hortzetako pastak daukan osagaietako bat da", dio Maximilien Franco, Herfordshire (Erresuma Batua) Unibertsitateko adituak. Bera oso interesatua dago gure irribarreari distira ematen dio elementu honetan. Orain arte, izar urrunetan sortua izan zela bagenekin, ez ordea nola. Gure irribarreak orain, dirudienez, badu azaltzen bat. Franco eta bere ikerketa taldeak atzeman dute lehen aldiz fluorra urruneko galaxietako gasezko hodeitan sortu zela.
Datu hau harrigarria da, kontutan hartzen badugu izarrek elementuak jaurtitzen dituztela beren barnetik euren bizitzako azken istanteetan. NGP-19038X bezala ezagutzen den galaxian fluorra atzeman da bere hodeietan. Galaxia hau izan da elementu hau sortu zuena, baina bitxiena da oso azkar bizi eta azkarrago hil zirela bertako izarrak. Ikerketa taldeak uste dut Wolf-Rayet deitutako izar motak izan zirela fluorra kosmosera jaurti zutenak.
Wolf-Rayer-ak izar izugarri handiak izateagatik dira ezagunak, baina hori bai, milioi urte gutxi bizi dira. Kosmosaren historiarentzat begi ireki-itxi soil bat. Izar hauek dira fluorraren sortzaile balizkoenak, ikerketa taldeak berauetan fluor kantitate handiak aurkitu baititu.
"Frogatu dugu Wolf-Rayet izarren leherketa bortitzek gure hortzen osasuna egoki mantentzen laguntzen digutela, aipatu du Francok txantxetan.
NGP-19038X-ren aurkikuntza benetan da garrantzitsua, Esne Bidetik kanpora fluorra lehengo aldiz atzeman baita. Argumentu poetikoa badirudi ere, honelako ikerketek gure organismoa orain dela milioika urte gertatutako unibertsoaren misterioekin zeinen lotuta dagoen ulertzen laguntzen digu.

