Zure filma finalista izan da lehiaketa batean? Parte hartu DemaS.An!

Zure filma finalista izan da lehiaketa batean? Parte hartu DemaS.An! Euskarazko film laburren rally edo lehiaketen arteko topaketan egon nahi duzu? Lehiaketaren batetan lehen bi postutan geratu bazinen, gonbidatuta zaude! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-filma-finalista-izan-da-lehiaketa-batean-parte-hartu-demas-an/@@download/image/criminal202.jpg
2018/11/19
berria
Euskarazko film laburren rally edo lehiaketen arteko topaketan egon nahi duzu? Lehiaketaren batetan lehen bi postutan geratu bazinen, gonbidatuta zaude!
Zure filma finalista izan da lehiaketa batean? Parte hartu DemaS.An!

Urtean zehar Euskal Herrian antolatutako euskarazko film laburren rally edo lehiaketen arteko topaketa da DemaSA. Bertan, parte hartuko dute lehiaketa hauetan lehen bi postuetan geratutako film laburrek.  Finalisten arteko final handia izango da, eta onenen arteko onena aukeratuko da DemaSAn. Abenduaren 9an izango da, Durangoko Azokan.

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Honakoek parte hartuko dute:

  • Euskarazko film laburrak.
  • 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
  • aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak)

Zenbat eta  lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da abenduko finalera heltzeko, lehiaketa bakoitzeko bi film onenak sailkatuko baitira. Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joango da finalerako zein film labur sailkatu diren.

Sariak

Final hau Euskal Herri mailakoa izango da:  euskarazko film laburren lehiaketa guztietako finalisten arteko finala. Lehiaketa formatu ezberdinak kontuan harturik, honako sariak banatuko dira final handian:

  • 24 ordu baino gutxiagoan sortutako film laburrak: 300 euro eta sorpresa
  • 24-48 ordu tartean sorturiko film laburrak: 300 euro eta sorpresa
  • Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro

 

Oraindik zuen lehiaketako lanak ez badituzue DemaSArako bidali, hemen duzue horretarako bidea.  Zuen lehiaketako parte-hartzaile bat izan daiteke final handiko irabazlea!