Zure armairuko arropa erabiliena kutsagarriena ere bada

Zure armairuko arropa erabiliena kutsagarriena ere bada 11.500 litro ur gastatzen ditu jantzi hauetako bakoitzak, munduko errekak urdinez tindatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-armairuko-arropa-erabiliena-kutsagarriena-ere-bada/@@download/image/blue-river-in-china.jpg
2018/02/21
berria
11.500 litro ur gastatzen ditu jantzi hauetako bakoitzak, munduko errekak urdinez tindatuz.
Zure armairuko arropa erabiliena kutsagarriena ere bada

Ziur aski gehien erabiltzen duzun jantzia galtza bakeroak dira. Kolore eta estilo guztietako kamiseta eta alkandorekin primeran doaz, eta oso erosoak dira. Baina jakin beharko zenuke jeans estiloko galtzak direla zure armairuko arroparik kutsagarrienak.

 

Gutako bakoitzak bataz-beste tankera honetako sei galtza dauzka armairuan. Arropa motarik salduenak dira, baina tindatzeko orduan, munduko errekak larriki kutsatzen ditu. Hain zuzen, indigo izeneko tindagaia bereziki kaltegarria da ingurugiroarentzat. Gainera, beren bizitza zikloan, galtza hauek 11.500 litro ur gastatzen dituzte.

 

 

Zure bakeroak beste begi batzuekin begiratzen hasi bazara adi, gehiago dugu kontatzeko eta:

 

- Bakeroen tela sortzeko 8.000 litro ur behar dira.

- Galtza osorik egiteko beste 2.000 litro erabiltzen dira, hau da 13 kilo CO2 igorpen atmosferan eta beste 10 kilo koloratzaile eta kimiko inguruetan. Reactivo Blue 19, bezalako koloreen isuriek 46 urte behar dituzte desagertzeko.

- Zaharkitu efektua lortzeko kilo bat kimiko erabiltzen da, gehienbat kloroa.

- Deminen ekoizpena munduan erabiltzen diren pestiziden %10 eta intsektiziden %25aren erantzule da.

 

 

Orduan galtza bakeroak erabiltzeari utzi behar diogu? Neurri hori hartu behar ez izateko, badia galtza mota hauek modu ekologikoan sortzeko lanean dabiltzan hainbat aditu. Hain zuzen, Nature Chemical Biology aldizkariak argitaratu duenez, E. coli bakteriak izan dezake soluzioa; bakteriak eraldatuz, aldaketa kimikoak imitatzen dituen koloratzaile naturala sortzeko lanean ari dira.

 

Dena den, bada guk egin dezakegun zerbait; indigo naturalez (Isatis victoria) koloreztatutako bakeroak erosi. Tindagai horrek ez du kutsatzen, soilik sintetikoa denak. Zoritxarrez, geroz eta gehiago dira horrela koloreztatutako jeans-ak; poliesterrez egindakoak izaten dira. Hurrengo galtza bakeroak erosterakoan beraz, kontuz ibili!