Zure argazki onenak gurean argitaratuta ikusi nahi!

Zure argazki onenak gurean argitaratuta ikusi nahi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-argazki-onenak-gurean-argitaratuta-ikusi-nahi/@@download/image/2010624776camara-digital-samsung-nx.jpg
2012/12/13
berria
Edonola zoazela ere kamera gainean eramaten duzun horietakoa bazara, seguru atsegin duzula gure Iruditan atal fotografikoa. Hala bada, adi, ondorengoa interesatuko zaizu eta. Urriko zenbakia ezohikoa izango da, apartekoa, gure aldizkariaren 10. urteurrenak hala behar duelako. Zu ere konplize bihurtu nahi zaitugu...

Gure poza kutsatu eta protagonista bihurtu nahi zaitugu. Hona proposamena: argazkizalea bazara, klik eta klik ibiltzen bazara, bidali zure argazki sortarik onena (hiru argazki gutxienez) gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenekin eta argazki sortari buruzko azalpen labur batekin batera. Lehiaketa irabazten baduzu, zure erretratuak gure aldizkarian dotore-dotore argitaratuta eta sinatuta ikusi ahal izango dituzu urrian. Animatu!