'Zumiriki' filma Bilbon eta Donostian ikusgai

'Zumiriki' filma Bilbon eta Donostian ikusgai Oskar Alegriaren dokumentalak memoriaren inguruko iraganerako bidaia kontatzen du. Gaur Donostiako Takaleran eta igandean Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zumiriki-filma-bilbon-eta-donostian-ikusgai/@@download/image/zumiriki1.jpg
2021/07/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Oskar Alegriaren dokumentalak memoriaren inguruko iraganerako bidaia kontatzen du. Gaur Donostiako Takaleran eta igandean Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira emanaldiak.
'Zumiriki' filma Bilbon eta Donostian ikusgai

Oskar Alegria zuzendariaren bigarren lan luzea da 2019an kaleratutako Zumiriki dokumentala. Euskadiko Filmategiak emanaldi bereziak antolatu ditu berau erakusteko. Joan den astean Maule eta Donibane Lohizunen izan ziren emanaldiak eta asteburu honetan Donostian eta Bilbon. Donostiako Tabakaleran izango da gaur, 19:00etan, eta zuzendaria ere izango da bertan. Bilbokoa, berriz, Arte Ederren Museoan izango da igandean, 12:00etan, eta Alegria ere ikusleekin batera izango da auditoriumean. 

Dokumentalak memoriaren inguruko hausnarketa egiten du, iraganerako bidaia. Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, Artazu inguruan, haurtzaroko jolastoki zuen irlatik hurbil. Irla urperatuta dago urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako zuhaitzak ageri dira, ordea, oraindik. Lau hilabetez isolatutako zurezko etxola batean bizi izandako esperientzia kontatzen du, bi oilo, baratze txiki bat, eta hamaikak eta hogeita hamasei minutu eta hogeita hiru segundotan betiko geratutako ordulari baten laguntzarekin.     

Filma hainbat zine-jaialditan izan da eta aipamen bereziak jaso ditu. Hala, Genoako Nazioarteko Zinema Mostraren Urrezko Usoa eskuratu zuen eta Portoko Family Film Project festibalean bigarren saria ere jaso zuen.