Zumetaren koloreak itzali dira

Zumetaren koloreak itzali dira 81 urterekin zendu da artista usurbildarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zumetaren-koloreak-itzali-dira/@@download/image/jose-luis-zumeta-devant.jpg
2020/04/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

81 urterekin zendu da artista usurbildarra.
Zumetaren koloreak itzali dira

"Koloreek adierazten didate nola jarraitu, zer gehitu eta zer kendu. Fedea kolorerik gabe zaila zait. Sentitzea, fedea... gauza bera dira niretzat". Idoia Marcellani eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuen moduan, koloreek Jose Luis Zumetaren belarrira xuxurlatzen zioten, eta ala, artistak irudimena askatzen zuen, mihisean libre hegan egin zezan. 81 urterekin zendu da artista usurbildarra, euskal artearen historian betiereko lekua betez.

Azken urteetan bere alaba Usoa Zumetarekin batera zebilen lanean, Usurbilen ezarritako tailerrean, baina aurretik Nafarroan ere aritu zen lanean. Iaz Donostiako Ekain galeran egin zuen artistak bere azken erakusketa; orduan ere, argi adierazi zuen bere artearen oinarria intuizioa zela.

1939an jaio zen Zumeta, eta bere lanak Euskal Herriko arte munduan eragin nabarmena izateaz gain, atzerriko museo garrantzitsuenak ere bete ditu, erakunde publiko eta pribatu askotan eta nazioarteko bildumetan daude ikusgai. Bestalde, GAUR kultur mugimendua sortu zuen Oteiza, Chillida, Mendiburu eta Basterretxearekin batera. 67an Picassoren Gernika obra omendu zuen, eta lan horrengatik eman zioten Euskal Punturaren lehen Saria. Zumetaren koloreak itzali dira, baina bere obretan dir-dirrean ibiliko dira betiko.