Zumarraga Urretxuko Gaztetxearen IX. urteurrena

Gaztetxea bada zarata, juerga eta kontzertua. Baina, bada, baita elkarlana, antolaketa, ekimena. Horregaitik ospatu beharra dago Gaztetxeak urtea betetzen duen bakoitzean. Lanean aritu den eta lanerako prest dagoen jende guzti horrek merezi duelako. KUan sekulako egitaraua antolatu dute.
KUa deitzen zaio Zumarraga Urretxun Gaztetxeari. Gazte Asanbladaren ekimenez sortu zen duela bederatzi urte Urolako tren geltoki zaharrean. Geltokia eraberritzea izan zen lehen egitekoa, eta ordutik majina bat kolektibo eta ekimeni eman dio aterbe eraikinak.
IX. urteurrena ospatzeko egitarauak ekain osoa hartzen du bere baitan. Osoa ikusi nahi duenak gaztetxearen webgunera jo beharko du, baina GAZTEZULON ere aurretzen dizkizuegu eskainiko dituzten lehen emanaldiak.
Ekainaren 2an, osteguna, emango zaio hasiera urteurrenari Komuneko Paperean Poesia errezitaldiari. Epelde Zarauztarrek bere 25. eta azken emanaldia eskainiko dute, izenak dioen bezala momentu intimoetan idatzitako poemak musikatuaz.
Ostiralean musikazuzenean atariko Koldo Otamendik eta herriko hainbat musika taldek Euskal Herriko eszena musikalaren inguruko eztabaida irekia planteatuko dute. Larunbatean, aldiz, Guatekea ospatuko da, 60 eta 70ko hamarkadetako musikekin gazte eta ez hain gazteei 'eskeletoa' mugitzeko aukera emanez. Eta igandean Nux Vomika estatubatuarren kontzertuaz gozatu ahal izango da.
Hurrengo asteetan gehiago, askoz gehiago.