#ZULOTIK!: Egunero zuzeneko elkarrizketak GAZTEZULOko Instagrametik!

#ZULOTIK!: Egunero zuzeneko elkarrizketak GAZTEZULOko Instagrametik! Esan beharrik ez dago koronabirusaren talkak gizartean oro har zer nolako eragina izan duen. Baina zer gertatu da zehazki euskal musikari, kazetari, aktore, kirolari, artista, gidoilari edota sortzaile desberdinek 2020rako iragarrita eta antolatuta zeuzkaten ekintza desberdinekin? Nolakoa izan da itxialdiaren eragina "bizitza berri" honetan? Eragin ekonomikoa? eta...pertsonala? Horretarako #ZULOTIK! izeneko tarte berria sortu dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zulotik-egunero-zuzeneko-elkarrizketa-gaztezuloko-instagrametik/@@download/image/zulotik_karratuan.jpg
2020/03/23

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Esan beharrik ez dago koronabirusaren talkak gizartean oro har zer nolako eragina izan duen. Baina zer gertatu da zehazki euskal musikari, kazetari, aktore, kirolari, artista, gidoilari edota sortzaile desberdinek 2020rako iragarrita eta antolatuta zeuzkaten ekintza desberdinekin? Nolakoa izan da itxialdiaren eragina "bizitza berri" honetan? Eragin ekonomikoa? eta...pertsonala? Horretarako #ZULOTIK! izeneko tarte berria sortu dugu.
#ZULOTIK!: Egunero zuzeneko elkarrizketak GAZTEZULOko Instagrametik!

Itxialdiak ezarri dizkigun mugez harago, sare sozialen hizkuntzara egokitu eta egunero pertsona guzti hauei ahotsa emateko helburuz sortu dugun Instagrameko atal berria.

"Zenbaterainokoa ari da izaten koronabirusaren eta itxialdiaren eragina eta zein ondorio ekarriko dizkigu?" Hori da guztiei jaurtiko diegun galdera orokorra, eta horren inguruko elkarrizketa arinak, informalak eta pertsonalak egitea izango dugu helburu. Sare sozialen bozgorailua erabiliz, bizi duten egoeraren berri jakin eta etorkizunari begira zein izango den beraien plana.

Egunero eguerdiko 12:00tan GAZTEZULOko instagram kontutik zuzeneko elkarrizketak ikusi eta entzuteko aukera izango duzu, honakoak lehen gonbidatuak:

Martxoak 23 (Astelehena): GATIBU

Martxoak 24 (Asteartea): JON PLAZAOLA

Martxoak 25 (Asteazkena): ANE IRAZABAL

Martxoak 26 (Osteguna ): AITZIBER GARMENDIA

Martxoak 27 (Ostirala): SKAKEITAN

Martxoak 30 (Astelehena): JULEN TELLERIA

Martxoak 31 (Asteartea): zuriñe hidalgo

Apirilak 1 (Asteazkena): IRENE PAREDES

APIRILAK 2 (Osteguna ) : XABI BANDINI

APIRILAK 3 (OstIRALA) : AINHOA LARRAÑAGA

 
#ZULOTIK! tarte berria, guztiontzat terapia txiki edota arnasgunea izan dadin gustatuko litzaiguke, horregatik, bertan parte hartu nahi izanez gero eta musikari, kazetari, artista, kirolari, aktore, zuzendari, gidoilari edota sortzaile gisa, pandemia honek zure arloan zer nolako eragin izan duen (eta izango duen) kontatu nahi izanez gero, idatzi: @gaztezulo Instagram kontura eta jarriko gara harremanetan zurekin.
 
Bitartean badakizue: ZULOTIK ZULORA, ZULOAN ikusiko dugu elkar!
 
GAZTEZULOko Instagram kontua jarraitzen ez baduzu, klikatu hemen!