#ZULOTIK: Adiorik ez, gero arte baizik!

#ZULOTIK: Adiorik ez, gero arte baizik! 3 hilabete. 63 elkarrizketa. Kontakizun eta esperientzia amaigabeak. Gonbidatu paregabeak. Pasarte zoragarri, dibertigarri eta baita gogorrak ere. Konfinamenduaren hasieran abian jarri genuen Instagram bidezko elkarrizketa saio honi itxiera berezia eman nahi genion pasa den astean. Baina adi hau ez da behin betiko agurra izango eta, hemendik aste batzuetara geratzeko etorri den atal hau eraberritua itzuliko etorriko baita! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zulotik-adiorik-ez-gero-arte-baizik/@@download/image/6f1f3052-a7ad-400d-86aa-403450c97c6f.jpeg
2020/06/16
3 hilabete. 63 elkarrizketa. Kontakizun eta esperientzia amaigabeak. Gonbidatu paregabeak. Pasarte zoragarri, dibertigarri eta baita gogorrak ere. Konfinamenduaren hasieran abian jarri genuen Instagram bidezko elkarrizketa saio honi itxiera berezia eman nahi genion pasa den astean. Baina adi hau ez da behin betiko agurra izango eta, hemendik aste batzuetara geratzeko etorri den atal hau eraberritua itzuliko etorriko baita!
#ZULOTIK: Adiorik ez, gero arte baizik!

Itxialdiak ezarri zizkigun mugez harago, sare sozialen hizkuntzara egokitu eta egunero pertsona hauei guztiei ahotsa emateko helburuz sortu genuen Instagrameko atal berri hau. "Zenbaterainokoa ari da izaten koronabirusaren eta itxialdiaren eragina eta zein ondorio ekarriko dizkigu?" Hori da guztiei jaurti diegun galdera orokorra, eta horren gaineko elkarrizketa arinak, informalak eta pertsonalak egitea izango genuen helburu. Sare sozialen bozgorailua erabiliz, bizi zuten egoeraren berri jakin eta etorkizunari begira zein izango den beraien plana.

Espero ez genuen arrakasta itzela izan du, eta eskerrak ematea besterik ez zaigu tokatzen: eskerrik asko egunero-egunero zuzeneko konexiora batu zareten guztioi eta eskerrik asko elkarrizketatuei, beraiek izan baitira atal honen mami nagusia. Hemendik aste batzuetara itzuliko gara: eraberrituak eta indartuak.

 

ZULOTIK guztiak ikusteko sakatu hemen