Zulora! Etxabeak alokatzeko ohitura

Zizare edo animalia ttikirik ez dute jaten. Zera
zizare edo animalia ttikirik jaten ez dutela uste dugu. Gehienez ere, satorren gisara itsu gelditu arte edaten dute euren zuloetan. Etxabeetako gazteak dira, zu eta biok bezain sator.
Ez da gaurko kontua; ez da Nafarroan soilik gertatzen, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan azken urtetoan zabaldutako ohitura da. Herrietako bestetan, Nafarroan batez ere, oso ohikoa da gazte lagun taldeek etxabeak edo bajerak alokatzea bertan nahi duten guzia egiteko. Lokal horiek urte osoan izatea otu zitzaion bati baino gehiagori eta, egun, ehunka gaztek ordu mordoa igarotzen dute lau hormetako sator-zuloetan.
Iruñeko Ermitagaña auzoko hamahiru lagunek etxabe iluna eta narratza dute euren plazan. 21 eta 24 urte bitarteko gazte hauek aitzindariak direla erran daiteke, duela zortzi bat urte sartu baitziren adreiluzko lau horma horien artean. "Negua zen eta bizilagun batek hemen sartzea eskaini zigun", gogoratu du gazte batek. "Hasiera batean, negurako izan behar zuen soilik, baina hemen segitzen dugu".
Ermitagañako gazteek ez dute lokala alokaturik, berez lokalik ere ez dagoelako. Auzokideek trasteleku moduan erabiltzen dute, eta gazteei erabiltzen utzi diete. Baina hau ez da ohikoena. Normalean gazte lagun taldeek etxebizitza agentzietara edota egunkarietako eskaintzetara jotzen dute lokala alokairuan hartzeko. Iruñean gazte etxabe gehienak Arrosadian, Txantrean eta Arrotxapean daude, hiri barneko dendetatik urrun.
Arrotxapean 20 eta 23 urte bitarteko bederatzi gazte aurkitu ditugu lokal batean. Jolas aretoa zen gazteak sartu aitzin: baldosa onak, entxufeak nonahi, errefortzua paretan, neska eta mutilentzako komunak, edaritegi bezala erabiltzen duten kabina.. Luxuzko etxabea da eta alokairua 45.000 pezetatan ordaintzen dute. "Alokairuan hartu genuenean jabeari erran genion zertarako nahi genuen, kontratua sinatu eta guzi egin genuen", erran du Arrotxapeako gazte batek.
Gazteek euren esparruaren antolakuntza egiten dute eta etxabe bakoitzak gauzak txukun egiteko modu propioa du. Konparazione, Arrotxapeako etxabekide bakoitzak 5.000 pezeta ordaintzen ditu hilero. Edariak erosteko dirua jartzen dute noizean behin. Eta etxabean edariren bat hartzera joaten diren bakoitzean edariak balio zuena baino pixka bat gehiago uzten dute ontzi batean. Gero, diru horrekin ura eta argindarra ordaindu eta hainbat gauza erosten dituzte etxaberako.
Zulootan gazteek erabateko askatasuna dute nahi dutena egiteko. Horregatik, gazte askok ez diete gurasoei erran etxabekide direnik. Gazteak gurasoen beldur dira, gurasoak beldur direlako euren seme-alabek etxabeetan zer eginen ote duten. "Hemen denetarik egiten dugu", dio Arrotxapeako batek. "Telebista ikusi, hitz egin, musika entzun, joko ezberdinetan jolastu, edan ". Eta sexua? "Tira, sexua batzuetan. Arratsaldeko zortzietan ezin duzu bajerara sexua egitera etorri, baina gaueko ordu ttikietan bai. Larunbat batean inor ezagutzen baduzu, hona ekar dezakezu, zuku batera gonbidatu eta, ahal dela, bertze zerbait egin".
Tabernan baino hobeki
Ermitagañakoek ere antzeko gauzak egiten dituzte. Xakean jolasten aurkitu ditugu, baina kartetan ere aritzen dira, edo kontsoletan. Iruñeko etxabe gehienetan ez baita Play Station edo Nintendorik falta. Ermitagañan, lehen, jaitxoren bat edo beste antolatzen zuten, baina sekulako zalaparta sortzen omen zen eta auzokideek egunero gaueko hamaiketan argindarra kentzea erabaki zuten. "Hemen gustura gaude", dio Ermitagañakoak. "Tabernan baino anitzez hobeki". Horregatik, laupabortz ordu ematen dituzte etxabean egunero. Unibertsitatetik edo lanetik atera, eta etxabera.
"Eguralditik eta bertzeen begiradapetik at gaude hemen; pribatuagoa da hau", komentatu dute Arrotxapeakoek. Iruñeko zenbait lekutan bizilagunak gazteak etxabeetatik ateratzeko jo ta ke ari diren arren, Arrotxapeako gazteok ez omen dute orain arte arazo handirik izan. Lanegunetan zazpiak aldera sartu ohi dira etxabean eta hamabietan atera. Asteburuan, Alde Zaharrera joan aitzin, bajerara joaten dira. Eta han goian aspertzen direnean, berriz bajerara bueltan. "Hemen bertze inon baino hobeki baikaude".